domingo, 10 de junio de 2012

SAGARRONDOA

Bere fruitua sagarra den eta munduko leku  gehienetan lantzen den fruitarbola da sagarrondoa.


EZAUGARRIAK
Hosto erorkorreko zuhaitza da. 2-10 metro garaia izan daiteke eta adarburu zabala du, adar asko izaten ditu. Enbor zuzena , leuna, grisa eta zeharka zartatuta izaten da. Bere hostoak eliptikoak eta meheki horzdunak dira eta txortena luzea dute. Sagarrondoaren loreak apirilean edo maiatzean ateratzen dira hostoak baino azkarrago eta zuriak edo arrosak izaten dira (elkartuta agertzen dira). Haren fruitua, sagarra, munduan gehien kultibatzen den fruitua da.


ELIKADURA


Sagarrondoak elikadura lurzoruan aurkitzen ditu: ura eta gatz mineralak. Horrez gain eguzkiaren argia eta airearen oxigenoa behar du bere elikadura sortzeko.



HABITATA
Gaur egun klima epeleko lurraldeetan kultibatzen da. Euskal Herriko lurralde hezeetan dugun frutarbolarik ugariena eta hedatuena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario