jueves, 14 de junio de 2012

MENDI-PINUA

Mendi-pinua pinaceae familiaren ezpezie bat den eta 20 metro baino baxuagoa daukan zuhaitz gimnospermo bat da.

EZAUGARRIAK
Mendi-pinua zuhaitz txikia da, normalean ez du 20 metroak gainditzen. Enbor zuzena du, normalean zutabekara, baina haize bortitzak dauden eskualdetan okertu egiten dira elurraren pisuaren eraginez.
Hostoak azikulatuak ditu, berde ilun kolorekoak. Ertz latza dute eta binaka elkartzen dira, beste pinu batzuetan ez bezala adarrak ia erabat estaliz eta hosto-egitura dentsoak osatuz.
Pinuak monaikoak dira, hau da, lore har eta emeak dituzte zuhaitz berdinean. Pinuaren loreak bi multzotan sailkatzem dira: polena dituztenak (arrak) eta haziak dituztenak (emeak). Bakoitzak obulo bat duelarik, zuhaitzaren goian kokatzen dira eta han gertatzen da ernalkuntza. Ernalkutzaren ostean, pinaburua sortzen da, pinuaren fruitua.


ELIKADURA
Mendi-pinuak bere elikadura lurzoroan aurkitzen du: ura eta gatz mineralak. Horrez gain eguzkiaren argia eta airearen oxigenoa behar du elikadura sortzeko.

HABITATA
Bereziki, Alpeetan eta Pirinioetan aurkitzen dugu, baina ere Teruel eta Errioxan aurki ditzakegu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario